1. Eguna: Bee Bot gelan

Aukera izan dut Bee-Bot erlea bost urteko bi gelatan aurkezteko eta esperientzia ikaragarria izan dela azpimarratu dezaket. Gela bakoitzeko 27 ume dira eta gela bakoitzean 20 minutuko tartea erabili dut Bee- Bot erabiltzeko. Hurrengo lerroetan erabilitako pausuak azalduko dizkizuet.

  1. Lehenik eta behin animalia zela besterik ez diet esan. Beraz, denon artean asmatu behar zuten zer motatako animalia. Egi esan adin tarte honetan mot askotako animaliek dkite, baina asmatzea nahiko zaila zenez, pistak ematen nizkien. Adibidez; hegalak ditu, “e” letraz hasten da, horia da …. Ez zen pista guztiak esan behar berehala asmatzen dutelako.
  2. Behin animalia zein den jakin ostean, kutxa batetik ateratzen dut eta ingelesez izena esaten diet BEE-BOT. Horretarako arbelan idazten dut BEE erlea dela ingelesez esanez.
  3. ┬áBanan- banan erlea pasatzen diet ukitzeko ete behatzeko. Gogoratu erlea edo robota “OFF” egon behar dela, bestela, erlea funtzionamenduan hasten da. Beldur nintzen hasiera batean “ON” eta “OFF” botoiak non zeunden asmatzen bazuten, baina eskerrak ez zuten asmatu.
  4. Behin erlea eskuetan daukanean BEE- BOTarekin fitxak erakusten dizkiet. Egia da jokua ingelesez idatzita dagoela, baina beti motibatzen diet esanez ingelesa dakitela eta hitza eta marrazkia besterik ez ditugula begiratu behar. Dena den, hitz guztiak ingelesez esaten diet eta euskaratzen ditut.

CLEAR –> garbitu

GO –> hasi

PAUSE –> gelditu

TURN LEFT –> ezkerra

TURN RIGHT –> eskuina

FORWARD –> aurrera

BACKWARDS –> atzera

STOP –> gelditu

Horretarako gelako alfonbran zirkulu bat egiten dugu eta erdian plastikozko txantiloia jartzen dut eta ondoan fitxen mugimenduak beraiek ikus ditzaten.

5. Ondoren txantiloiaren lauki batean gelan emandako hiztegia edo zenbakiren bat jartzen dut eta erlea beste lauki batean. Helburua da erlea hitza edo zenbakiren laukitxora heltzea programazio skuentzia bat eginez.

6. Beraz, nik denon aurrean modu errezean programatzen dut eta denok ikus dezakete erletxoari esandako argibideak nola egiten dituen.

7. Erlea gelditu arte ezin dugu robota hartu eta ondo dagoela jakingo dugu begiak argiarekin pizten direnean esandako laukian geldituz. Bestela, itxaron behar dugu erlea gelditu arte eta programatu berriro.

8. Ikasleen txanda. Nik binaka egitea aholkatzen diet, baina gelaren arabera aukera paregabea izan daiteke beraien artean erabakitzeko nork jolastuko duen edo ze estrategia erabiliko duten denok jolas dezaten. Egia da, batzuetan ezinezkoa dela eta irakaslearen esku hartzea ezinbestekoa da denok jolas dezaten.