1. GO

Dash eta Dot robot-ak programatzeko bost aplikazio deskargatu behar dira:  Go, Path, Blocky, Xylo eta Wonder. Bost aplikazio horiek dohainik deskargatu daitezke Smartphone edo Tablet batekin.

GO IKONOA

Go aplikazio baliogarria da Dash eta Dotekin lehenengo esku hartzea izateko. Koloreak, soinuak eta mugimenduak erabiltzen  ikasiko dugu. Aplikazioa adin guztietarako gomendagarria da. Hurrengo lerroetan pausuz-pausuz azalduko dizuegu aplikazioa nola erabiltzen den.

  1. Konektatu Robota lehen aldiz.

Go konektatutaKontuan izan bluetooth-a aktibatzea eta Robota piztea.Bestela, nekez konektatu ahal izango dugu.

2. Robota pertsonalizatu

GO pertsonalizatuAplikazioak aukera ematen digu Robotari izena eta kolorea aukeratzeko.Era berean, begiaren mugimendua aukeratu dezakegu. Robota konektatzerakoan zuzenean pertsonalizatzeko aukera ematen digu.

Dena den, jolasa irekitzean pertsonalizatzeko aukera aldatu nahi izanez gero, jolasaren goiko partean ezkerretara hiru marratxoei klikatu eta “About” aukera daukazu berriro ere pertsonalizatzeko. Sakatu “Personalize your Robot” eta aurreko argazkia berriro agertuko zaizue.

Go about

 

GO pertsonalizayu

  • Begia Begia txertatuz gero, kolorearen intsentsitatearekin jolas dezakezu. Beltza, grisa edo zuria. Horretarako beheko marra gure gustura egokitu dezakegu. Baita barrukoa ere.
  • Soinua Ikonoetan agertzen zaizkigun soinuak erabili ditzakegu. Era berean, beheko lerroan gure ahotsa grabatzeko aukera ere badaukagu.

 

 Go koloreak eta argiak

  • Koloreak eta argiak.

Argazkiaren eskuineko partean hiru marrazki ikus ditzakegu.

Lehenengoa, gezien bitartez hiru aukera dauzkagu; argiak mantendu, argiak azkar kliskatu, argiak motel kliskatu eta argiak kendu.

Bigarrena, kaskoaren kolorea aukeratu behar dugu,hau da, Robotak buruan dauzkan argiak. Beraz, kontuan harturik lehenengoan erabakitakoa( argiak mantendu, argiak azkar kliskatu, argiak motel kliskatu eta argiak kendu) guk aukeratutako kolorearekin programatuko dugu.

Hirugarrena, Robota aurreko partean daukan triangelu formaren kolorea aukeratzeko erreferentzia da. Beraz, kontuan harturik lehenengoan erabakitakoa( argiak mantendu, argiak azkar kliskatu, argiak motel kliskatu eta argiak kendu) guk aukeratutako kolorearekin programatuko dugu.

Aureko guztia kontuan harturik, hemen bideo bat uzten dizuet azalpenak eta sortu zaizkizuen zalantzak argitzeko.

BIDEOA

nire bideoa azalpenarekin igo.