Bosque escuela Tailerra

Donostia, 2016ko Apirilak 9.

Topaketa: Ekogunean ( Donostian)IMG_20160412_153343

Monitorea: Silvia Corchera.

Gaur tailerra hasi aurretik aukera izan dugu elkar ezagutzeko. 26 pertsona bildu gara tailerrean eta denok leku ezberdinetakoak : Donostia, Durango, Gasteiz, Bilbo, Logroño, Ciudad Real … eta denok helburu berdinarekin. Zer da baso eskola? Nola egiten dute lan proposamen berri honekin Haur Hezkuntzan? Zer abantaila eta desabantailak ditu sistema berri hau?

  1. Lehenengo ariketa. Talde osoa geundenean Silviak zuzenean kanpora joateko esan digu, bertan aurkezpenak egiteko. Silviak lehenengo ariketa proposatu digu; hau da, denok zer o zer berezia aurkitzea, gure altxorra. Beraz, kanpora atera gara eta denok gure altxorra bilatzen hasi gara. Ariketa aproposa iruditu zait, gero, banan-  bana altxor hori aurkezteko eta zure burua aurkezteko. Ideia interesgarriak komentatu ditugu, lehenik eta behin, zergatik egin nahi genuen kurtsoa eta horrekin batera gure altxorra azaldu.

2. Bigarren ariketa. Baso eskolaren sorrera azaldu digu power pointean.

Baso eskola Interprende S.L. eta Fundación Félix Rodríguez de la Fuente eginiko ekimen pribatua da. Helburua da inplikatu eta zabaldu Baso eskola  Espainian eredu homologatuan eta Haur Hezkuntza bigarren fasean.

Ekimena 2010. urtean sortu zen Philip Bruchner eta hainbat kolaboratzaileei esker. Hori dela eta, gaur egun pedagogia alternatiba dela azpimarratu dezakegu Espainia mailan.