2. Eguna: Bee-Bot gelan

Bigarren egunean aukera eman diet jolas librean BEE- BOTarekin jolasteko. Aurreko egunean bi edo lau besterik ez zuten erabiliz, beraz, orain besteei tokatzen zitzaien nahi bazuten. Jolasten zuten bitartean honako ZAILTASUNAK ikusi ditut:

Bee- Bot progamatzen dugunean bi aukera daude.

  1. Pausoz pausoz programatu
  2. Sekuentzia osoa progratu

Adibide batekin azalduko dizuet. Beheko argazkian txantiloia (alfonbra) ikus dezakegu eta erletxoa laukitxo batean dago. Erlea zaldien kuadrora heltzeko honakoa egin behar dugu: 3 forward (aurrera. 3 aldiz aurrera botoia sakatu) Рturn right ( eskuineko botoia sakatu) Р3 forward (aurrera. 3 aldizaurrera botoia sakatu) РGO (hasiera. Erdian dagoen botoi  berdea) botoia sakatu.

Beraz, sekuentzia osoa egitea da heburua, baina batzuentzat oso zaila da dena batera egitea, bereziki, ezkerra eta eskuina bisualizatzeko zaila delako. Hori dela eta, pausoz pauso egiten dute eta horrela izango litzateke: 3 forward (aurrera. 3 aldiz aurrera botoia sakatu) РCLEAN (garbitu) Рturn right ( eskuineko botoia sakatu) РCLEAN (garbitu)- 3 forward (aurrera. 3 aldiz aurrera botoia sakatu) -CLEAN (garbitu)- GO (hasi. Erdian dagoen botoi  berdea) botoia sakatu.

Pausoz pauso egiten badugu beti CLEAN!!! eman behar diogu eginiko aurreko pausua ezabatzeko. Bestela, askok CLEAN botoiari ez diote ematen eta aurreko pausua egiten du gehi programatu duzun berri hori. (hurrengo post-an bideo batekin azalduko dut eta errazago izango da ulertzeko).

Gelan haur askok jolastu nahi zuten eta Bee Bot bat besterik ez zegoen, beraz, BEE-BOT tablean jolasteko ere aukera badago. Jolasa dohainik da eta robota izan beharrean tabletarekin jolasten duzu. Hemen behean link-a uzten dizuet

https://itunes.apple.com/es/app/bee-bot/id500131639?mt=8