2. PATH

Dash eta Dot robot-ak programatzeko bost aplikazio deskargatu behar dira:  Go, Path, Blocky, Xylo eta Wonder. Bost aplikazio horiek dohainik deskargatu daitezke Smartphone edo Tablet batekin.

PAth ikonoa.moztuta

Path aplikazioarekin Dash limiterik gabeko abenturazko bizipenak izango ditu. Ibilbide bat programatu behar dugu eta bidean zehar animazio ezberdinak diseinatuko ditugu. Aplikazioa txikientzat egokituta dago; Are gehiago, ikonoekin eta marrazki beterik diseinatuta dago, beraz, irakurtzen jakitea ez da beharrezkoa. Ibilbidea egitean intuizioa landuko dugu eta norberak bere zailtasunak edo ozopoak jarriko ditu.

Hurrengo lerroetan pausuz- pausuz azalduko dizuegu aplikazioa nola erabiltzen den.

  1. Konektatu robota aplikazioarekin

PAth aurkezpena

Robota aplikazioarekin konektatzeko gehi “+” zeinura eman behar diozu, bestela nekez jolas dezkegu.

2. Hautatu nahi duzun abentura

HIRU ABENTURA

etxean, errepidean, baserrian

path6

3. Praktikan jarri

ETXEAN

path2

Argazki honetan Dash etxean dago. Behatzarekin Dash ukitu behar dugu eta behatzarekin egin nahi dugun bidea markatu.

path3

Behin bidea markatu ostean, behean hainbat baliabide eskaitzen digute ibilbidean zehar jartzeko. Hortaz, behatzarekin nahi dugun baliabidea hartu eta guk markatutako ibilbidean jarriko dugu. Behin ibilbidea eta baliabideak jarri ostean, bi aukera dauzkagu egindako programazioa hasiera emateko. Lehenengoa, zuzenean tabletean Dash ukitu eta programatutako bidea egingo du, edo bigarrena, Dash Robotari goian piztuko zaion botoi gorri bati eman.( beheko bideoan argi ikusiko duzue).

 

ERREPIDEAN

path4

Argazki honetan Dash errepidean dago. Behatzarekin Dash ukitu behar dugu eta behatzarekin egin nahi dugun bidea markatu.

Behin bidea markatu ostean, behean hainbat baliabide eskaitzen digute ibilbidean zehar jartzeko. Baina kasu honetan jolasak berak sekuentzia bat jarriko digu eta gu gai izan behar gara sekuentzia hori mantentzeko. Beraz, goian libreta txiki bat izango dugu. LIbreta klikatzean eskatzen digun sekuentzia begiratuko dugu, guk geuk ondo jartzeko gure ibilbidean. Sekuentzia beheko baliabideekin programatu ostean, aurreko jolasean bezala, Dash tabletean kilikatuko dugu, edo zuzenean Robotari goiko argi gorria sakatuko dugu hasiera emateko.

BASERRIAN

path5

Argazki honetan Dash baserrian dago. Behatzarekin Dash ukitu behar dugu eta behatzarekin egin nahi dugun bidea markatu.

Errepidean bezala, tabletean eskaintzen digun sekuentzia mantenduko dugu beheko baliabideak erabiliz. Sekuentzia programatu ostean, Dash tabletean kilikatuko dugu, edo zuzenean Robotari goiko argi gorria sakatuko dugu hasiera emateko.

BIDEOA ETA AZALPENA