7. Hikuntza ( euskara/ ingelesa/ gaztelania) Bee Botekin

Adinari egokitua 4-5 urte
Beharrezko materiala – Tableroa

-Txantiloi gardena laukiekin

-Flash cards: janari irudiak

-Jantzia “HumptyDumpty” Bee Botarentzat

-Karrito txiki bat Bee Botean lotuta.

 

Iraupena 15-20 minutu ( sesio gehiago egin daitezke)
Helburuak -Landutako hiztegia adierazi eta aztertu ahozko forman

-Kuriositatea, arreta eta arrazoinamendua sustatu

-Teknologia berrien interesa piztu

Landutako konpetentziak – Hizkuntza konpetentzia: ezagutza eta adierazpen hizkuntza indartu

-Ikasten ikasi konpetentzia: gauza berriak ikasteko griña izan, maneiatu, ikusmiratu, arreta ariketak, arrazoiketa eta kontzentrazioa landu.

Ariketaren garapena 1.Behin Nurseryrhyme “Humpty Dumpty”-rena landu ostean unitate didaktikoan, umeei erosketetara jolasteko animatzen diegu.

Horretarako HUmpty Dumpty (beebot mozorratu dugu) mugitu behar dugu esandako hitzen marrazkiak topatzeko eta gero karroan sartu.

2. Umeekin landuko dugun hiztegia birpasatzen dugu.

3. Txartelak  sinboloekin birpasatzen ditugu umeekin HUmptyDumpty emango dizkiogun argibideak ulertzeko.

4. Denon artean adibide bat egin.

5. Jolasten hasi

Ariketaren osagarria  Nahi dugun moduan mozorratu dezakegu Bee Bot: gelako maskota edo edozein pertsonaia …

-Jolasa taldetan banatu dezakegu.

-Guk geuk, irakasleok, hitzak esan ditzakegu edo bestela ikasleek.

-Nahiz eta ariketa hau diseinatuta dago ingeleseko hiztegia lantzeko, erabilgarria izan daitekeunitate didaktikoan lantzen ari garen hiztegia ikasteko, kontzeptuak birpasatzeko edo ebaluazio bezala erabili.

Lana ordezkatu edo gehitu dezakezu bits irudiekin eta flashcardsekin.

 

HIztegia bee bot