3. Bee Bot eta koloreak

Ariketaren izenburua: Bee Bot eta koloreak

 

Adinari egokitua 3 urte
Beharrezko materiala Tablero bertikala (1×4)

Bee Bot

Iraupena 5 saio (haurren motibazioa kontuan harturik)
Helburuak -Oinarrizko koloreak identifikatu

-Oinarrizko nozio espazialak ezagutu ( aurrean- atzean)

Lantzen diren konpetentziak – Hizkuntza

-Matematika

-Ezagutza eta interakzioa mundu fisikoan

-Informazio lanketa eta konpetentzia digitala

-Ikasten ikasi

-Autonomia eta ekimen pertsonala

Ariketaren garapena  Asanbladan eserita tableroa aurkezten da. Ikasleekin ikusten diren koloreak komentatu eta Bee bot aurkezten dugu.

Ostean, ume batek kolore bat esango du eta beste batek erlea programatu beharko du esandako kolorera eramateko erlea aurrera atzera hitzez adieraziz.

Ondoren, objektu errealak erakutsiko ditugu eta ezer esan barik haurrek Robota eraman beharko dute erabakitako objetuaren kolorera. Adibidez, Sagar gorria aurkezten bada, kolore gorrira eraman beharko dute.

 

Ariketaren osagarria Adinaren arabera kolore gehiago izan daitezke ; hala nola, bigarren mailako koloreak edota koloreen nahasketak landu. Azken hori adibidez, gorria + horia eta laranja kolorea aurkitu behar dute.

 

koloreak