4. Bee Bot eta zenbakiak

Adinari egokitua 3-5 urte
Beharrezko materiala -Tableroa (3×2)

-Bee Bot

-Dadoa

Iraupena 2 saio (taldearen motibazioa kontuan harturik)
Helburua – Markatutako kantitatea ezagutu

-Kantitatea ezagutu eta zifrarekin identifikatu 1 tetik 6 ra.

-Zenbaketa erabili

Materiala – HIzkuntza

-Matematika

-informazio tratamendua eta konpetentzia digitala

-Ikasten ikasi

-Autonomia eta ekimen pertsonala

Ariketaren garapena ¬†Asanbladan eserita (3×2) tableroa aurkezten da 1etik 6ra.

Dadoa aurkezten dugu sei aurpegikin, bertan sei zenbakiezberdin agertzen dira puntutxoekin.

Ikasle bakoitzak dadoa botatzen du eta dadoaren puntuak zenbatzen ditu. Gero, zenbat puntutxo jakin ostean, Bee Bot programatu behar dute eta erlea mugitu behar da tokatu zaien zenbakiaren zifra bilatuz. Adibidez, dadoa botatzean 3 puntutxo tokatu zaizkio. Beraz, erlea programatu behar dute tableroan 3 zenbakia agertzen den laukira eramanez.

Ariketaren osagarria  Dadoa puntutxoak izan beharrean, hasi gaitezke dado batekin zenbakiak dituenak. HOrrela pixkanaka pikanaka zenbakiak eta puntuak erlazionatuko dituzte.