5. Bee Bot ilargira bidaiatu

Ariketa: BEE BOT ILARGIRA BIDAIATU

 

Adinari egokitua 5 urte
Beharrezko materiala Bee Bot txantiloi espazialarekin

Ibilbide lineala 12 laukiekin non agertzen dira; astronauta zenbakiak 1etik 10era eta ilargia

Dado bat 1etik 6 ra

Iraupena 30 minutuko saio motzak antolatzen dira
Helburua Ezagutu eta trebatu Bee Botarekin

Bee Botaren erabileran irakatsi; desplazamendua aurrera eta atzera.

Landutako konpetentziak Matematika konpetentziak: zenbaki seriea, eragiketa logikoa, orientazio espaziala.

Hizkuntza konpetentzia: aarauen interpretazioa, ibilbidearen azalpena jarraitu.

Konpetentzia soziala: txanda itxoiten jakin, materiala partekatu, kooperazio harremana.

 

Ariketaren garapena  TAlde txikietan ariketa garatzen dugu (sei ume)

Bee Bot irteera laukian jartzen da ( astronauta)

Lehenengo jokalariak dadoa botatzen du eta aurrera botoia sakatuko du kontuan harturik dadoan zein zenbakia atera duen.

BIgarren jokalariak berriro dadoa botatzen du eta aukera dauka atzera eta aurrera botoia sakatzeko.

Horrela jarraituko dute gaainontzeko jokalariek

Bee Boten zeregina ( espazio-ontzia) azkenengo laukiraino ( ilargia) heldu arte izango da, beti ere, zenbaki zehatzak laukietan aurreratuz.

Berriro jolasa hasten da haur guztiek parte hartu ahal izateko.

 

Ariketaren osagarria ¬†Paisaia espaziala aldatzear daukagu beste kontextu batean ( basoa, hiria …) eta Bee Bot jantzi dezakegu jantzi aproposakin.