BASO ESKOLA

Aurreko asteburuan Bosque Escuelak eginiko tailer batean izan nintzen Donostian, hain zuzen ere, Ulia parkean. 27 neska-mutil inguru elkartu ginen hezkuntza sistema berezi hau ezagutzeko.

ZER DA BASO ESKOLA?

Baso eskola haur hezkuntza bigarren faseari egokituta dago eta kanpoko ekintzak dira, alegia, gela natura da. EKintza guztiak basoan, parkean edota hondartzan egin daitezke. Haurrak haize freskoa arnasten dute, korrika egiten dute, eskalatzen dute, jolasak asmatzen dituzte, ikasten dute, harremantzen dira eta espazio irekian hezten dira.

Lehenengo Baso eskola Espainian, Madrilen ireki dute, hain zuzen ere, Cercedan. IKastetxe hau homologatuta dago eta pixkanaka pixkanaka beste hainbat herritan sistema hau eraikitzen animatu dira.

Hona hemen Orendain, tolosa aldean, eginiko bideoa erakusten dizuet.