BEE- BOT

BEE- BOT erle bat da. Hezkuntza material hau diseinatuta dago programazioko oinarrizko gaitasunak garatzeko; hala nola, kokapen espaziala eta kognizioa landu, motrizitatea eta pertzepzioa, logika eta estrategia.

ZERTAN DATZA BEE-BOT?

Robot txiki bat da eta erle itxura du. Erleak egiten dituen mugimenduak  90º koak izaten dira eta programatu behar da txantiloian ( beheko argazkian ikus daitekeen bezala alfonbra edo kartulina bat da lurrean jolasean aritzeko )sekuentzia koherente bat eginez. Hori dela eta, programazio egokiarekin, erleak (robot-a) hitzak irakurri ditzake, gehiketak egin …  BEE-BOT erostean txantiloi batzuk ere saltzen dituzte, adibidez, alfabetoa, zenbakiak, hiztegia etab.

EZAUGARRIAK

Diseinatuta izan da bereziki Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Ezaugarriak honakoak dira:

  1. Ikasleek erleak jarraibideak ulertu dituela jakingo dute robotaren soinuak eta begiak kontuan izanik.
  2. 40 argibideak sartzeko aukera du.
  3. Laukiak 15cm-koak izan behar dira eta horrek 90º mugimendua ahalbidetzen du.
  4. Botoiak disdiratsuak dira ikasleek argibideak uler ditzaten.
  5. Diseinua sendoa eta txikia da.
  6. Tamaiana: 13cm x 10cm x 7cm.
  7. Botoiak argiak eta disdiratsuak.
  8. 40 pauso baino gehiagoko memoria.
  9. Erraza programatzeko.
  10. Soinua egiten du eta begiak kliskatu egiten dira (flashing) argibideak argitzeko.
  11. Baliabide itzela eta ariketa inter- kurrikilarrak eta transdiziplinarra.