BOSQUE ESCUELA TAILERRA

Donostia, 2016ko Apirilak 9.

Topaketa: EKogunean (Donostian)

Monitorea: Silvia Corchera

 

Bazkaldu ostean tailerrarekin jarraitu dugu ekogunean. Goiz osoa teoria eta bideoak ikusten egon ostean, arratsaldean kanpoan egon gara tailerra bukatu arte.

  1. Ariketa: Motxilak hartu ditugu eta ekoguneko belarretara joan gara. Bertan denok eskuak emanda zirkulu handi bat egin dugu. Irakasleok egiten dugun bezala, Silviak denok gauden edo ez ziurtatzeko zenbatzen hasi da eta banan banan zenbatzen jarraitu behar izan dugu. Ariketa polita, alde batetik, zenbakiak eta sekuentziak ikasteko, eta bestetik, arreta mantentzeko. Tailerreko partehartzaile guztiak zirkuluan geundela ziurtattu ostean, lurzorua zirkuluaren aztarna egitea izan da lehenengo egitekoa. Horretarako denok batera bide berdina jarraitu dugu, belarra zapaltzen aztarna uzteko.

Hori egin ostean Silviak begia ixteko eta eskuak atzean jartzea esan digu. Zertarako? Gure zentzumenak praktikan jartzeko. Banan- banan harri txiki bat jarri digu atzean eta minutu batzuk egon behar izan gara gure harria hausnartzen, betiere,  begiak itxita eta eskuak atzean izanda. Gero, berak esaten zuenean pasatu behar genizkion harriak ondokoari. Berriro ere, ukitu eta berriro pasatu. Noiz arte? NOrbaitek bere harria errekuperatu duela jakin arte. Jokua birritan egin dugu.

2. Ariketa: Berriro zirkuluaren aztarna egin behar izan dugu eta begiak itxi. Oraingoan, harri txikia eman digu denoei. ESkuak atzean eta begiak  itxita izanda. Gero, SIlviak banatzen bukatu duenean, banan- banan harria erdian utzi behar izan dugu. Jakina, tokatzen zitzaigunean begiak ireki eta izaran utzi. Berriro begiak itxi denok ekintza bukatu arte. DEnok harriak erdian utzi eta gero, banan banan bakoitzak bere harria hartu behar izan du, alegia, hasieran utzitakoa. Beraz. lehenengo zazpiak nahiko garbi hartu dituzte, baina hortik aurrera zalantzak eta “liskarrak” egon dira, antza denez, batzuk bere harria beste norbaitek hartu duelako.

Ariketa hauek politak eta dibertigarriak izan dira, bereziki, aurrekin lantzeko.

 

3. Ariketa: Aurretik eginiko ariketatik harriak hartu eta espaloira joan gara. Denak ilaran jarri ditugu. Zein izan da hirugarren ariketa? JArritako harriak tamainagatik zerrendatu. Zer gertatu da? Zalntza ugari egon direla; formagatik. Hau da, pertsona batzuk bolumenagatik fijatzen ziren eta beste batzuk aldiz itxuragatik, beraz, arazo  handiak izan ditugu ordenatzeko.

 

4 Ariketa: Espaloian bertan Silviak  25 kartulina bota ditu eta bakoitzak bat hartu behar izan du. Gero, ilaran ordenatuta jarri gara. Zein izan da helburua? Hartutako zenbakiarekin eta bertako harriekin eraikin bat egin behar izan dugu. Erraza zenbaki txikia zeuzkana, baina handia zituena laguntzaile ugari izn gara boluntario eraikin hori egite laguntzeko tokatu zaionari.

5. Ariketa: Ekoguneako beheko tokira gerturatu gara, alegia, barratzak dauden lekura.  Bertan beste zirkulu bat egin dugu eta berriro ere begak itxi behar izan ditugu tadeak egin behar genituelako. Zer izan da?Silviak harriak izan beharrean landare mota ezberdinak jarri dizkigu eskuetan, berriro ere begiratu gabe. Zentzumenekin ukitu behar genuen eta gero begiak ireki eta gure bikotea edo laukotea aurkitu zure landare berdinarekin. Hori bai, begiratu gabe, beti atzeko eskuak ukitzen jakiteko landarea berdina zen edo ez. Azkenean taldeak  eginda zeudenean banan banan landarre motak aurkeztu ditugu taldeka.

6: Ariketa: Egindako taldearekin kartulina batzuk eskaini dizkigute eta Hezkuntzaren definizioa idatzi behar genuen. Gero, talde osoan elkartu gara eta bakoitzak bere definizioa aurkeztu du. Batzuetan polemika sortu da eta beste kasu batzuetan ez.Zergatik? HItzak definitzerako orduan ez da berdina nik nola ulertu dezakedan edo beste pertsona batek. Ideia politak eta interesagarriak izan dira.

Seigarren ariketarekin eguna bukatutzat eman du Silviak hurrengo topaketa arte, biharkoa Ulian izango delako.