NAZIOARTEKO EUSKALDUN SAREA: EUSKALDUNAK.EUS

Euskaldunak gara. Euskalduna da Euskara ahalmena duena.

 

euskaldunak_eus

Zer da Euskaldunak.eus

Euskaldunak.eus helburu soziala duen proiektu ekintzaile bat da, bai. Alde batetik lanpostuak sortu nahi dituen proiektu ekintzailea, eta bestetik, euskal kultura sustatu eta Interetera gerturatu nahi duen ekimena.

Horretarako, burujabetza teknologikoan oinarrituz, software askeko herramintak bultzatuz, WordPress-en oinarritutako “Nazioarteko Euskaldunon Sare Soziala” sortu dugu.

wordpress-logo bbpress-y-buddypress

Gure helburu sozial nagusia, WordPress-a eta WordPress-erako erabiltzen diren plugin nagusien euskarazko itzulpenak modu profesionalean mantentzea delarik. Honek behar duen iraunkortasun ekonomikoa bermatzeko garatu da aurkezten ari garen proiektu ekintzailea.

Zergatik WordPress?

Gaur egun, WordPress software askea, munduan dauden webguneen %25a baino gehiagok erabiltzen du. Interneten edukiak sortzeko herramintarik estandarizatuena bilakatu da. Horregatik aukeratu dugu WordPress, euskara Internetera eramateko baliabiderik inportanteena dela pentsatzen bait dugu.

Hainbat herrialdetan, bere erabilera beharrezko hezkuntzan erakusten da; eta arlo profesionalean ere, bere tokia lortu du edonork eduki beharko zukeen ezagutza moduan.

Hau horrela izanik, WordPressa euskaraz erabiltzea ez da erraza. Euskaratze lan bolondresari esker asko lortu da, bai; eta eskertzekoa da, oso. Baina ez da nahikoa. Interneten euskaraz edukiak sortu nahi dituenari bidea errazteko.

WordPressekiko, eta beste software askeerekiko, euskaldunon behar soziala agerian geratzen da.

Horretarako sortu da Euskaldunak.eus eta milaka euskal edukiak partekatzeko ere bai.