1. Bee Bot aurkezpena

Adinari egokitua 3-5 urte
Beharrezko materiala – Bee Bot robota

– Opari kutxa

Iraupena – 15- 30 minutu
Helburuak – Bee Bot robota aurkeztu

– Funtzionamendua azaldu eta botoi bakoitzaren erabilera aurkeztu

– Kausa-efektu oinarrizko kontzeptuak

-Orientazio espaziala landu

 

Lantzen diren konpetentziak – Ikasten ikasi

-Matematika konpetentzia

-Autonomia

Ariketaren garapena  Haur taldea kutxaren inguruan kokatu eta irekiko dugu Bee Bot ezagutzeko.

Arreta handiz erlea aterako dugu lurrera eta botoiak ukitzera animatuko diegu haurrei, gero, “Play” ematean zer egiten duen ikusteko.

Denon artean argituko dugu nola funtzionatzen duen eta arauak areagotzen saiatuko gara (bi, hiru jarraian)

Gero modu librean jolastuko dugu Bee Botekin.

 Ariketaren osagarria  1. Gelan kutxa jar dezakegu haurrek modu autonomoan erlea ezagutzeko, nola piztu etz itzaltzen den edo botoien bitartez mugimendua eta funtzionamendua ikasi.

2. Bee Bot jantzita aurkeztu. Horrek memento horretan klasean ematen ari garen gaiarekin lotu dezakegu. Hau da, animaliak ikasten baldin bagara, erlea edo Bee Bota katuz jantzi dezakegu.