2. Bee Bot txartelak ezagutu

ARIKETAREN IZENBURUA: BEE BOT TXARTELAK EZAGUTU

Adinari egokitua 3 urte
Beharrezko materiala – Bee Bot txartelak
Iraupena – 3 saio (taldearen motibazioa kontuan harturik)
Helburua – Bee Bot txartel arauak ezagutu

-Txartel arauak bakoitzak barneratu

– Bee Bot erabiltzen trebatu

 

Materiala

– Hizkuntza

-Matematika

-Informazio eta konpetentzia digitalen lanketa

-Ikasten ikasi

-Autonomia eta ekimen pertsonala.

Ariketaren garapena  – Asanbladan eserita txartelak aurkezten dira eta haurrekin komentatzen dugu sinbolo bakoitzak zer esan nahi duen.

– Huarrekin jardun ostean, txartelak aurkezten ditugu eta guk geuk mugimendu bakoitza azaltzen dizkiegu, umeek erlazionatu dezaten.

-Ondoren, ume bati txartel bat eskaintzen diogu eta honek emandako arau txartela egin beharko du. Adibidez, “–> ” txartela badauka umeak eskuineratz mugitu beharko luke.

-Lurrean baldosak izanez gero, “tablero” antzekoa erabiliko dugu. Beraz, txartelak erakutsi eta ume batek Bee- Bot papera egingo du. Adibidez, bi baldosa aurrera eta bat atzera.

-Azkenik, asanbladan Bee Bot tableroa erabiliko dugu, Bee Bot aurkeztuko dugu eta botoiak txartelekin daukaten elkarrekikotasuna irakatsiko dugu. Ondoren, aurretik azaldutako ariketak egingo ditugu, baina Bee Bot robotarekin ( haur bat izan beharrean). Alegian, haur bat txartela erakusten du eta beste haur batek programatu behar du robota.

Ariketaren osagarria  Guk txartelak aurkeztu beharrean bikoteka jolas dezakegu. Haur batek txartela hartuko eta erakatsiko du eta besteak Bee Bot izango balitz bezala mugitu beharkoda. Era berean, gelako beste objektu bat har dezakegu  Robotarentzat helmuga izan daitekeena;adibidez, Bee Boteko tableroan margo bat jarri eta umerai esan Robota programatu behar duela margoa dagoen lekura heltzeko.

 

bee bot txartelak